Zergatik bilatu kanpoan, bertan daukaguna?

Bertako produktuak kontsumitzeak inguruko guztiontzako onura dakar. Kalitatezko produktuak, prezio justuan, eta herrian bertan inbertituz.

IKO, denda bat baina askoz gehiago

Gure Kooperatiban Igeldo herri proiektua aurrera ateratzeko hainbat ekimen abiatu nahi ditugu. Lehena, denon bilgunea izango den denda.

Herri proiektu zabal honen aurreneko pausua

Hau gure lehen pausua besterik ez da. Igeldo herriari behar duen lekua eman nahi diogu, herritik herriarentzat; herritik mundura.

<
>
Slider

Zuzeneko erosketa

Hornitzaileei zuzenean erosiz, ekoizleei prezio egokia ordaintzea ahalbidetzen da.

Tokikoa eta sasoikoa

Kontsumitzaileei tokiko, kalitatezko eta ahal den neurrian sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktua eskainiko zaie.

Ekoizle sarea

Tokiko ekoizle sarearen jarduna indartuko da eta haientzako merkatu lokala sortuko da.

IKO Igeldoko Kooperatiba

Igeldoko kooperatibaren hazia 1911. urtean erein zuten.

Ez da erraza ehun urte baina gehiagoko ibilbidea bi lerrotan laburbiltzea, baina funtsean bizitza luze eta gorabeheratsu honek batu ditu iragana, oraina eta geroa, kooperatibaren esentzia bizirik mantenduz, kontuan hartuta ekoizleen eta kontsumitzaileen aliantza sendoa sortzeko tresna dela, herriaren alde eta herriarentzat egina dena.

Diotenez, etxea teilatutik eraikitzen hastea ez omen da gomendagarria, baina kasu honetan teilatuak markatzen digu nekazarien kooperatibaren egoitza berreraikitzeko abiapuntua. 2005 urtetik auzolanean eta herritarren inplikazio handiarekin egoitza errealitate bihurtu zen:
25 pertsonako lantalde finko batek eta bazkide-laguntzaile moduan gehitutako herritarrak izan dira ezinbestekoak ekimenean.

Igeldoren berezitasunak kontuan izanik ekonomia soziala orientatzen duten printzipioetan ere oinaritzen da proiektua; bazkideen parte hartze demokratikoa ardatza izanik, helburu sendoak finkatu ditu.

Dendan kalitatezko eta hurbileko zerbitzua eskaintzea, herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta herria biziberritzeko.

Zuzeneko erosketan oinarritutako zirkuitu laburreko merkatu-estrategiak garatzea, tokiko ekoizleen produktuak biztanleentzako eskuragarri izateko.

Igeldora hurbiltzen diren bisitariei bertako eskaintza helaraztea, bai produktu aldetik eta baita ondare natural eta historiko aldetik ere, hurbileko tratuaren bitartez kalitatezko turismo eredua sustatzeko.

 

Igeldon herri proiektua bultzatzen!

Denda

Igeldon elikaduraren eta merkataritzaren sektorean hutsune bat betetzeko xedez, kooperatibak IKO denda irekitzeko proiektua jarri du abian.

Ohiko nekazari kooperatiba baten zerbitzuak ere eskainiko ditu, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako beharrezkoak diren gaiak salduz.

Etorkizuneko proiektuak dinamizatu eta garatzeko gune bihurtuz.

Ekoizlea al zara?

Tokiko nekazaritza-ekoizpena biziberritzeko eta eredu agroekologikoa sustatzeko proiektua bultzatzen ari gara. Landa eremuko dinamismoa sustatzeko ekimen komunitarioa.

Behar sozial ezberdinak kooperazioan oinarrituta asetzeko proiektua eta espazioaren lanketa da, tokiko ekoizle txikientzako prezio justuan saltzeko merkatu lokala eskura jartzen duena.

Scroll to Top