Zergatik bilatu kanpoan, bertan daukaguna?

Bertako produktuak kontsumitzeak inguruko guztiontzako onura dakar. Kalitatezko produktuak, prezio justuan, eta herrian bertan inbertituz.

IKO, denda bat baina askoz gehiago

Gure Kooperatiban Igeldo herri proiektua aurrera ateratzeko hainbat ekimen abiatu nahi ditugu. Lehena, denon bilgunea izango den denda.

Herri proiektu zabal honen aurreneko pausua

Hau gure lehen pausua besterik ez da. Igeldo herriari behar duen lekua eman nahi diogu, herritik herriarentzat; herritik mundura.

<
>
Slider

Erosketa zuzena

Hornitzaileei erosketa zuzenaren bitartez ekoizleei prezio egokia ordaintzea ahalbidetzen da.

Tokikoa eta sasoikoa

Kontsumitzaileei tokiko, kalitatezko eta ahal den neurrian sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktua eskainiko zaio.

Ekoizle sarea

Tokiko ekoizle sarearen jarduna indartuko da eta haientzako merkatu lokala sortu.

IKO Igeldoko Kooperatiba

Igeldoko kooperatibaren hazia 1911 urtean erein zuten.

Ez da erraza ehun urte baina gehiagoko ibilbidea bi lerrotan laburbiltzea, baina funtsean bizitza luze eta gorabeheratsu honek batu ditu iragana, oraina eta geroa, kooperatibaren esentzia bizirik mantenduz, kontutan hartuta ekoizlea eta konsumitzaileen alianza sendoa sortzeko tresna delako, herriraren alde baina herriarentzat egina dena.

Diotenez etxea teilatutik eraikitzen hastea ez omen da gomendagarria baina kasu hontan teilatuak markatzen digu nekazarien kooperatibaren egoitza berreraikitzeko abiapuntua. 2005 urtetik auzolanean eta herritarren inplikazio handiarekin egoitza errealitate bihurtu zen:
25 pertsonako lantalde finko batek eta bazkide-laguntzaile moduan gehitutako herritarrak izan dira ezinbestekoak ekimenean.

Igeldoren berezitasunak kontutan izanik Ekonomia Soziala orientatzen duten printzipioetan ere kokatzen da proiektua; parte hartze demokratikoaren bitartez helburu sendoak ditu ardatza.

Denda zerbitzu kalitatezkoa eta hurbila eskaintzea, herritarren bizi kalitatea hobetu eta herria biziberritzeko.

Zuzeneko erosketan oinarritutako zirkuitu laburreko merkaturatzen estrategiak garatzea tokiko ekoizleen produktuak biztanleentzako eskuragarri jartzeko.

Igeldora hurbiltzen diren bisitariei bertako eskaintza helaraztea, bai produktu aldetik eta baita ondare natural eta historiko aldetik ere, hurbileko tratuaren bitartez kalitatezko turismo eredua sustatzeko.

Igeldo herri proiektua bultzatzen!

Denda

Igeldon elikaduraren eta merkataritzaren sektorean hutsune bat betetzeko xedez, kooperatibak IKO denda irekitzeko proiektua jarri du abian.

Ohiko nekazari kooperatiba baten zerbitzuak ere eskainiko ditu, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako beharrezkoak diren gaiak salduz.

Etorkizuneko proiektuak dinamizatu eta garatzeko gune bihurtuz.

Ekoizlea al zara?

Tokiko nekazal ekoizpena biziberritzeko eta eredu agroekologikoa sustatzeko proiektua bultzatzen ari gara. Landa eremuko dinamismoa sustatzeko ekimen komunitarioa.

Behar sozial ezberdinak kooperazioan oinarrituta asetzeko proiektua eta espazioaren lanketa da, tokiko ekoizle txikientzako prezio justuan saltzeko merkatu lokala eskura jartzen duena.

Scroll to Top