Egin zaitez bazkide!
Igeldok zure bultzada behar du.
(* laster )
iko Laguna
Erosketak bertan egiteko konpromezu bat hartu nahi duen eroslea litzateke. iko proiektuaren partaide izateko aukera luzatuz, iko ren baloreekin bat datorrena.
Abantailak
- Tokiko, kalitatezko eta ahal den neurrian sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktuak erosteko aukera.
- Bazkideek dituzten produktu deskontuen erdia.
- Promozioetan parte hartzea (bazkideek lehentasuna izango dute).
- Iko proiektuaren partaide izateko aukera.
Konpromezuak
- Hilabeteko 10€ko kuota.
iko Bazkideak
Erosketak bertan egiteko konpromezuaz aparte, herriak dituen behar eta harremanak sendotzea helburu duen proiektuaren partaide izatea. iko baloreekin bat datorrena eta elkarlanean aritzearekin bat datorren perfila litzateke. Horretaz aparte Igendotarra edo Igeldon bizitzea ezinbestekoa da.
Abantailak
- Tokiko, kalitatezko eta ahal den neurrian sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktuak erosteko aukera.
- Deskontuak produktuetan.
- Promozioetan lehentasuna.
- Batzarretan parte hartu, erabakietan bozkatzeko eta bere iritzia emateko eskubidea izango du.
- Etorkizuneko proiektuetan parte hartu eta proposatzeko aukera izango du.
- Talde baten partaide izatea.
Konpromezuak
- Sarrera kuota bat (*kontsultatu).
- Hilabeteko 10€ko kuota.
- iko proiektuan inplikatzea
- Auzolanean parte hartzeko konpromezua ( urtean zehar, aurrez markaturiko egunetan, bertan lanerako prest egotea)
iko Erosleak
Lotura edo konpromezu zehatzik gabe nahi duenean erosketa egin ahalko duen eroslea litzateke. Hau da, gure etxera hurbiltzen den edozeinentzako ateak zabalik dauzkagu.
Abantailak
- Tokiko, kalitatezko eta ahal den neurrian sasoiko eta eredu ekologikoan ekoitzitako produktuak erosteko aukera.
- Bertako produktuak erosteko aukera.
- ikok eskeintzen dituen zerbitzuez gozatzeko aukera.